miércoles, 6 de abril de 2016

Esne Gehiegi

Azken hilabete hauetan denok ezagutu ditugu jasotzeari utzi dieten ganaduzaleen kasuak. Zenbait industriek ganaduzaleei guztiz jasotzeari utzi diete eta beste batzuek kantitate batetik aurrera ez dute jasotzen edo miseria bat ordaintzen diete.

Esne putzu honen arrazoiak honako hauek izan dira:

  1. Esne kontsumoa jaitsi egin da: 2014 eta 2015 urteen artean (irailetik irailera) esnearen kontsumoa guztira %2,8an jaitsi da. 2010/2014 artean berriz urteko  1,3 jaitsi delarik media. Hau dena kontsumitzaileenganako prezioa %1,5ean jaitsi den arren.  Esnean izan den jaitsieraren aurka edari begetalak %16an igo dira. Baina hau ez da arrazoi bakarra izan: krisiak eta populazioaren zahartzeak ere zerikusi handia izan dute.

  1. Produkzioak goraka egin du: ondoko grafikoan ikusten den bezala, 2.012 urtetik aurrera produkzioek gora egin dute, batez ere 2.015eko irailetik aurrera ikusten dugularik igoera handiena (%6ko igoera medioa hilabete hauetan).

Bi faktore hauek batuz, gaur egun lehengo urtean baian %10 esne gehiago dago soberan.  Hau da, 10 ustiategitatik batek produzitzen duenarentzako merkaturik ez dago. Honek industrietan soberakin asko izatea dakar, eta horregatik utzi zaie zenbait ganaduzaleei jasotzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario