viernes, 12 de mayo de 2017

KAIKU KORRIKAREKIN

Beste urteetan bezala aurten ere KAIKU Kooperatibak KORRIKAn parte hartu du, horrela euskararekin dugun konpromisoarekin jarraituz.

Azkeneko urteetan Urnietan egin bagenuen korrikan, aurten Arabako lurraldeetan egin dugu. Lekukoa gure Lehendakari Ordea den Jon Agirrek eraman zuen gu guztion izenean.


Jarraian atxikitzen dizkizuegu zenbait argazki.






lunes, 8 de mayo de 2017

Esne sektorearen geroaz aritzeko Baztango Udala Kaikurekin bildu da

Baztango Udalaren aldizkariak dakarren berria atsikitzen dizuegu: HEMEN irakurri dezakezue.

Esne sektorearen geroaz aritzeko Baztango Udala Kaikurekin bildu da


Baztango esne guztia, etxalde batekoa izan ezik, kooperatiba honek hartzen du orai 
Esnetako behien sektoreak bizi duen kinkari buruz solastatzeko Baztango Udalaren ordezkaritza Kaiku kooperatibaren arduradunekin bildu zen maiatzaren 4an. Joseba Otondo Baztango alkatea, Mikel Ortega alkateordea eta Florentino Goñi zinegotzia Kaiku kooperatibaren presidentearekin Joxe Urrestarazurekin, kudeatzailearekin Alex Garmendiarekin eta kooperatibaren Baztan, Urdazubi, Zugarramurdiko administrazio kontseiluko ordezkariarekin Jon Arretxearekin bildu ziren. 
Esne sektorearen geroaz aritzeko Baztango Udala Kaikurekin bildu da
Bztango udal ordezkariak eta Kaiku kooperatiboak, Urnietako egoitzan. |  Ikusi handiago |  Argazki originala

Bilera Urnietan egin zen Kaikuren egoitzan. Danonek Nafarroako mendialdeko zazpi nekazariri esne gehiagorikez biltzeko hartutako erabakiaren ondotik Kaikuk kaltetutako nekazarien esnea hartuko du. Modu berean, Danonerendako ari ziren gainerako nekazariak ere Kaikurekin lana egitera pasatu dira. Horrela, Baztango esne guztia, etxalde batekoa ez bertzerik, Kaikuk hartzen du. Kaikuren ordezkariek erran zutenez baztandar nekazariei esnea hartzeko konpromisoa denboran iraunen duen erabakia da, kooperatibaren hasierako helburu sozialetan heldu denez sektorearekin eta lurraldearekin konpromisoa baitute. Horregatik, nahiz esnea biltzeko kostuak igan, urrun edo barreiaturik diren baserrietako esnea biltzen segituko dute. 
Bertzalde, Kaikuren ordezkariek kooperatibaren antolaketari buruzko argibideak eman zituzten eta  beren arrimuan eratu ziren Iparlat esnetegiari eta Kaiku Korporazioa esneki enpresari buruzkoak ere bai. Kaiku kooperatiba 350 abeltzain bazkidek osatzen dute eta horietan, behitegietan zuzenean, 1.000 pertsona inguru lanean ari dira. Kooperatibak, bere aldetik, hamabortz langile eta esnea biltzeko hogeita bortz kamioi ditu. Bileran emandako datuen arabera Kooperatibaren eta Iparlaten artean Nafarroako esnearen %70 biltzen dute. Modu berean kuota sistema kentzearen ondorioaz eta oraingo produkzio ereduaz aritu ziren; nekazariei ordaintzen zaien prezioaz eta produkzio kostuetaz, baita nekazaritza sektoreak bizi duen gainbeheraz ere. Bileraren ondotik Iparlatek Urnietan duen lantokia bisitatu zuten. 
Udaleko ordezkariek bileraren balorazio positiboa egin eta baztandar nekazarien esnea biltzeko Kaikuk hartutako erabakia eskertu dute.